Víctor Perea García Getafen jaio zen, Madrilen. Hiri horretan hasi zituen musika-ikasketak, piano eta gitarra espezialitateetan, eta, ondoren, organoa ikasten hasi zen. Goi mailako tituluduna da organo espezialitatean, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Bertan, Esteban Landart, Karol Mossakowski, Mónica Melcova eta Anne Landa irakasleekin prestatu eta trebatu zen.
Era berean, Profesional Tituluduna da Organoaren espezialitatean, Madrilgo "Arturo Soria" Musika Kontserbatorio Profesionean ikasi eta gero. Ikastetxe horretan Carlos Arturo Guerra Parra eta Ángel Montero Herrero irakasleekin ikasi zuen, eta Organo Gradu Amaierako Saria eta Ohorezko Aipamena konposizioan lortu zituen. Kontserbatorio horretan bertan, baxu jarraitua landu zuen Denise de la Herrán irakaslearekin, eta ganbera-musika, berriz, Jesús Sánchez irakaslearekin, eta, biekin batera, Antzinako Musikako errezitaldi ugaritan parte hartu zuen. Gaur egun, Musika Masterra ikasten ari da organo espezialitatean, Stuttgart hiriko Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende ikastegian, Jörg Halubek irakaslearen zuzendaritzapean.
Prestakuntza-urte guztietan, organo-musikarekin lotutako master eta ikastaro ugaritan hartu du parte, besteak beste, Roberto Fresco, Monserrat Torrent, Roland Dopfer, Olivier Latry, Javier Artigas, Pieter van Dijk edo Matthias Havinga irakasleek emanda.
Ahots-musika, batez ere musika korala, bere bizitzaren parte da; horregatik, 2018an, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Koruko Zuzendaritza Ikastaroa egin zuen Nuria Fernandez Herranz irakaslearekin.
Organista eta kontinuista gisa kontzertuak eman ditu Espainiako hainbat herritako elizetan, hala nola Vicalvaroko Antiguako Andre Mariaren elizan, Madrilgo Graziako Zaldunaren Errege Oratorioan, Colmenar de Orejako Santa Maria Nagusiaren elizan, Segoviako Fuentzislako Andre Mariaren Santutegian, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian edo Avilako San Bizente Basilikan, besteak beste; baita hainbat musika-jaialditan ere, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian eta Organoak Plazara
izenekoan.
2016tik 2019ra organista titularra izan da Madrilgo Graziako Zaldunaren Errege Oratorioan, eta 2022tik 2023ra organista Donostiako Martuteneko Sortzez Garbiaren parrokian. Era berean, antolatzaile gisa aritu da hainbat elizatan, hala nola Madrilgo Bakearen Andre Mariaren Elizan, Vicalvaroko Antiguako Andre Mariaren Elizan, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan eta Madrilgo Almudenako Andre Mariaren Katedralean.
Gaur egun, Madrilgo Santa Kruz parrokiako Mutin/Cavaillé-Coll organoaren organista titularra da.
Eskainiko duen egitaraua:
- Louis Vierne (1870 - 1937)
Préambulum (Vingt-quatre pièces en style libre Op. 31, Livre I)
Wolfgang Amadeus Mozart (1759 - 1791)
Fantasie in F-moll KV. 608
- Louis Vierne
Berceuse (Vingt-quatre pièces en style libre Op. 31, Livre II)
- Johannes Brahms (1833 - 1897)
11 Choralvorspiele Op. posth. 122:
O Gott, du frommer Gott
Es ist ein Ros' entsprungen
- César Franck (1822 - 1890)
Trois Pièces pour Grand Orgue
Fantasie en La majeur
Cantabile
Pièce Héroïque