pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAK eta JAVIER IRAETAK ex aequo jasoko dute Olaria saria 2024
02
Api
2024

IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAK eta JAVIER IRAETAK ex aequo jasoko dute Olaria saria 2024

Aurten 7 hautagai aurkeztu izan dituzte sari honetara   

 

Joan den martxoaren 14an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, OLARIA 2024 saria emateko ardura duen epaimahaia bildu zen. Epaimahaiko burua Eric Gálvez Álvarez alkate jauna; EAJ/PNV talde politikoko Edurne Matias andrea; PSE-EE talde politikoko Oscar Valbuena jauna; LEGAZPIKO EH Bildu talde politikoko ordezkari den Edurne Gonzalez andrea; NAGUSILANeko ordezkari den Xabier Arrondo jauna, aurreko edizioan saritua; eta udalerriko hiru elkartetako ordezkari gisa: ONTTO BELTZ elkarteko ordezkaria, Jorge Gil; KATXALINeko ordezkaria, Ana Isabel Martin; eta BETI GAZTE ELKARTEAko ordezkaria, Josu Dorronsoro.  
Oraingoan 7 hautagai aurkeztu izan dituzte Olaria 2024 sarira: Irene Paredes, Juan Mari Burguera, Zine Klub-eko bolondresak, Iratzarri Emakumeen Elkartea, Erregeen Kabalkadako parte-hartzaile eta antolatzaileak, Javier Iraeta eta Cristina Limia.   
Lehen bozketa egin ondoren, Iratzarri Emakumeen Elkartea eta Javier Iraeta izan ziren boto gehien jaso zituztenak, 4nako berdinketarekin. Emaitza bigarren bozketa batean errepikatu egin zen. Hala, epaimahaiburuak IRATZARRI EMAKUMEEN ELKARTEAri eta JAVIER IRAETAri OLARIA 2024 ex aequo ohorezko bereizgarria ematea proposatu zion Udaleko Osoko Bilkurari.
Proposamen hori aho batez onartu zen 2024ko martxoaren 26ko osoko bilkuran. Horrela, Olaria 2024 saria Javier Iraetari eta Iratzarri Emakumeen Elkarteari emango zaie maiatzaren 3an, Santikutz jaietako programazio barruan.

Albiste guztiak