Pasa den igandean jokatu zen Arrasateko Uarkape pilotalekuan eskuz pilota binakako “Emakumeen Master Cup” finala. Bertan Arrizabalaga eta Erasunek osatutako bikotea izan zen irabazlea Etxegarai eta Gaminderen aurka 22 eta 16.
Ikusirik emakumezkoen eskuzko pilotak duen gorakada, eta Legazpiko Udalak kirol hau bultzatzeko duen asmoa, datorren larunbatean hilak 23, Urbeltz pilotalekuan joan den igandeko finalaren errebantxa aurrera eramango da arratsaldeko 18:30etan.
Jaialdiak mutikoen Herriko Pilota Txapelketarekin emango dio hasera (16.00tan) eta ondoren elite mailako “Emakumezkoen Master Cup” finalaren errebantxarekin jarraituko du.
Sarrera doakoa izango da.
Animatu eta zatoz ikustera!!