pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak
12
Mar
2024

Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak

Izen-ematea Kultur Etxeko harreran, martxoaren 13tik 22ra arte

 

Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 13tik 22ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 18:00etara edo Interneten. Izen-ematea on line egiteko ez da B@kQrik behar.

 

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 15an.

Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 16tik 26ra bitarteanegin beharko dute.

 

UDALEKUAK (7-13 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

7 eguneko jarduerak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan.

 

Kuotak: Kuota orokorra: 138 €.

Kuotak progresiboak izango dira, 2022.urtean izandako diru sarreren arabera.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta gurasobakarrei: 97 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 69 €
  • GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 21 €

 

GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

7 eta 10, 11, 12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Huesca, Guadalajara, Valentzia, Castelló eta Madril.

Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

 

Kuotak: Bi kuota mota daude:

7 egunekoak (orokorra): 188 € eta 10, 11 edo 12 egunekoak (orokorra): 257 €

Kuotak progresiboak izango dira, 2022. urtean izandako diru sarreren arabera.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 132 €  / 10, 11 edo 12 egun, 180 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 94 € / 10, 11 edo 12 egun, 128 €
  • GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 47 € / 10, 11 edo 12 egun, 64 €

Albiste guztiak