Hilean antzerki saio bat egitea dugu helburu, maiatzera arte eta urritik abendura bitartean.
Anodino Teatroaren Obsoletus lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko antzerki denboraldia.
Hona momentuz lotuta dugun programazioa:
- Otsailaren 17an, larunbata, 19:30ean OBSOLETUS, lokarturiko borrokentzako komedia soziala. Anodino Teatroaren eskutik. Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Juanjo Otero. Zuzendaria: Pako Revueltas.
Obrari buruzko informazio gehiago
- Martxoaren 16an, larunbata, 19:30ean: KANPORA SARTZEN. #zeharopositibo. Umorez beteriko kontakizun gordina. Txalo Produkzioaken eskutik. Aktoreak, Xabin Fernandez (bera da baita ere benetako historioaren protagonista) eta Intza Alkain dira. Zuzendaria: Aitziber Garmendia. Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar.
- Apirilaren 13an, larunbata, 19:30ean: BAGINAREN BAKARRIZKETAK. Emakumeen sexualitateari buruzko "collage"a. Txalo Produkzioaken eskutik.
Egilea: Eve Ensler. Aktoreak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Zuzendari laguntzailea, Martin Agirre.
Otsailaren 17ko Obsoletus lana ikusteko sarrerak on-line eros daitezke dagoeneako.
Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.