pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “Un verano con Fifí”
23
Urt
2024

Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “Un verano con Fifí”

Urtarrilak 26, ostirala, 19:00etan

 

Legazpi Zine-Klub elkarteak, urteko bigarren zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan

Urtarrilaren 26an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Jeanne Aslan eta Paul Saintillanen  “Un verano con Fifí”  filma eskainiko dute.

 

Sinopsia:

Nancy, Frantziako ekialdea. Uda. Bere familia-ingurune problematikotik ihes egin nahian, Sophiek, 15 urteko neskak, Jade lagun dirudunaren etxeko giltza-joko bat eskuratzeko aukera aprobetxatuko du. Udan hutsik zegoela uste zuen etxebizitza zabalaz gozatzen duen bitartean, bere lagunaren anaia zaharrenarekin topo egiten du, Stephanerekin, zeinak, halabeharraren ondorioz, geratzeko asmoa zuen. Baina, bota beharrean, atea zabalik uztea erabakiko du Stephanek, Sophie ustekabeko udara gonbidatuz.

 

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Jeanne Aslan, Paul Saintillan

Gidoia: Jeanne Aslan, Agnès Feuvre, Paul Saintillan

Aktoreak: Quentin Domaire, Céleste Brunnqueil, Chloé Mons Megan Northam, François Négret, Anthony Sonigo,..

Musika: Côme Aguiar

Argazkia: Alan Guichaoua

Generoa: Komedia

Iraupena: 108 minutu

 

Pelikularen sariak:

2022ko Donostiako Zinemaldiko Zuzendari berriaren Saria.

 

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

 

 

 

Albiste guztiak