pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Nikolas erronda: abenduaren 5ean, asteartea
30
Aza
2023

San Nikolas erronda: abenduaren 5ean, asteartea

Udalak dei irekia egiten du, egun horretako koplak kantatuz parte hartzeko

San Nikolas bezperan Legazpin herriko gaztetxoek erronda egiten dute, gotzaiaz mozorroturiko ikasle bat gidari dutela. Hori dela eta, abenduaren 5ean, asteartea, 17.30ean Laubide auzotik abiatuko da erronda. Eguraldi txarra balitz, jarduera osoa Azokan egingo litzateke.

 

San Nikolas egunak, abenduak 6, Eguberri festen zentzua eta urtemugaren gertutasuna burura dakartza. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.

 

Aurten, Irene Khan Olaizola, Olazabal institutuko DBH1eko ikaslea, izango da San Nikolas. Ibilbidean zehar Doinua Musika Eskolako musikariak bide-lagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Hala eta guztiz ere, udalak herritarrei dei egiten die eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,…  gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.

 

Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen artean eta bertaratzen diren guztiei.

 

IBILBIDEA:

Laubide kalea(hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea

Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea

Kale Nagusia  (geldiunea) – Euskal Herria Plaza (geldiunea eta amaiera)

 

►Eguraldi txarra balitz, 17.30ean Azokan.

 

Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren  zergatiaren inguruko azalpenak.

 

Albiste guztiak