pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  Lanbidetik
09
Aza
2023

Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du Lanbidetik

Zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko dira 6 hilabetetarako

Legazpiko Udalak sei hilabeteko eta lanaldi osoko kontratazioa egingo du. Zehazki, zeregin askotariko hiru peoi kontratatuko dira. LANBIDEN izena emateko epea azaroaren 10ean hasiko da eta azaroaren 17an bukatuko da.

Kontratatutako pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egon behar dute hautagaitza dagokion enplegu-eskaintzara bidaltzen duten unean eta kontratua hasi aurreko egunean, eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi gisa.

Kontratatzeko baldintzen informazioa

 

Albiste guztiak