Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, bi tailer eskainiko ditu.
Lehenengoan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 17an, 18:30etan, Kultur etxean.
Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 13a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
- Informazio osagarria: www.argitu.eus
Bigarren tailerra “Zure etxeak energia galtzen du?” tailerra izango da urriaren 24ean 18:30etan, Kultur Etxean. Tailer hau hiru pausotan egiaztatu dezakegu.
- “Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan" , urriaren 24ean, 18:30etan, Kultur etxean. Etxean autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira.
- Udalaren bitartez, interesdunei “Energia Argitu Kit” maletak banatuko zaizkie. Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du. Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.
- Behin etxebizitzaren auto diagnostikoa eginda, parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.
Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 19abaino lehen izena ematea beharrezkoa da, aurretik esandako posta elektroniko eta zenbaki berdinetara.
HELBURUA
Energia Argitu programaren helburua da energiaren, eta bereziki elektrizitatearen, kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga dugu eraginkortasun energetikoa areagotzea eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.
Argitu 2015ean proiektu piloto batekin gauzatu zen etxeetako argindar kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko.