Martxoaren 11n Legazpiko Udalak mapa toponimiko berria aurkeztu zuen, eta mapa hori dagoeneko eskuragarri dago formatu digitalean.
Mapa, berez, Legazpiko Udalak eta Burdinola Elkarteak eskuz esku egindakoa da. Dokumentua osatzeko, bestalde, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute.
Dokumentuak bi helburu ditu: batetik, herritarrentzat erabilgarria izatea; eta bestetik, herrian dugun eta seguru asko ezagutzen ez dugun ondareari merezi duen balioa aitortzea.