pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Junetorri zerbitzua doakoa izango da uztaila bukaeratik aurrera
13
Uzt
2023

Junetorri zerbitzua doakoa izango da uztaila bukaeratik aurrera

Zerbitzua berdina izango da, baina prezioa aldatuko da

2012. urtean jarri zen martxan Junetorri zerbitzua eta kontratua amaitu ondoren, gutxienez bi urteko ziklo berri bat hasiko da uztailaren bukaeran.

Ziklo honetan zerbitzua berdina izango da, baina prezioa aldatuko da.

 

Autobusa, ibilbilbidea zein ordutegiak mantendu egingo dira baina uztailaren bukaeratik aurrera Junetorri zerbitzua doakoa izango da erabiltzaile guztientzat. Aldaketa hau martxoan bultzatu zen, Junetorri zerbitzuaren esleipena hastear zegoela, eta honen helburua bere erabilera sustatzea da; gaur egun hilabeteko 4000 bidaiari inguru ditu zerbitzu honek.

Herritarrek zerbitzuari erabilera zentzuduna emango diotela espero du Udalak, behar bereziak dituen jendea errespetatuz eta mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei lehentasuna emanez, besteak beste.

Albiste guztiak