Zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak hartzeko deia
Legazpiko Udalak hasi ditu dagoeneko “Uztalai” udaleku irekiak antolatzeko lanak. Jarduera hori HH-2 eta LH-4 maila bitarteko herriko haurrei eskainiko zaie, uztailaren 4tik 22ra, 9:30etik 12:30era.
Hori dela eta, jarduera horretan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu Udalak eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du datorren astelehenean.
Bi modutara egin daiteke izen-ematea:
- Izen-emateko orria udaletxeko Arreta-bulegoan aurkeztuta
- Udaleko egoitza elektronikoaren bidez
Ikusi zuzendaria hartzeko OINARRIAK
Ikusi begiraleak hartzeko OINARRIAK
Ikusi zaintzarako begiraleak hartzeko OINARRIAK
Izena emateko epea: apirilaren 11tik 22ra, biak barne.