Aurreko ostiralean, apirilaren 1ean ospatu zen Gizarte Sarien lehenengo edizioa
Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuak gizarte-arloan egindako lana aitortzeko sari bat sortzea erabaki du: “Gizarte Saria”.
Sari horren bidez, programa eta proiektu desberdinetan parte hartzeagatik, borondatez laguntza eskaintzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak eta/edo erakundeak aitortu eta eskertu nahi dira.
Pertsona hauek jaso zituzten lehen sariak:
- M Jesús Abanda
- Antonio Leza
- Manuel Fernandez