pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilean Liburuaren Eguna Legazpiko Udal Liburutegian
04
Api
2022

Apirilean Liburuaren Eguna Legazpiko Udal Liburutegian

Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, bestetan lez, idazleekin solasaldiak izango ditugu:

 

Egitaraua honako hau da:

  • 5, asteartea: Juan Kruz Igerabide idazlearekin solasaldia “Doneaneko alaba” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

 Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.

 

  • 28, osteguna: Jasone Osoro idazlearekin solasaldia “Eskularru beltzak” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.

Albiste guztiak