Jaieguna izan arren, Sasieta Mankomunitateak ohiko bilketa egingo du
Sasietako Mankomunitateak ezarrita duenaren arabera, tamaina handiko hondakinak ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera, atera behar ditugu eta hondakin horiek edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan utzi behar ditugu.
Hauek dira jasotzen diren tamaina handiko hondakinak: altzariak, koltxoiak eta etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordena-gailuak, telebistak).
Debekatuta dago hondakin hauekateratzea:
- Obra-hondakinak (oholtza, bainuontzia, komun-ontzia, baldosak, azulejuak...)
- Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
- Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluores-zenteak, pinturak …)
- Pneumatikoak
- Zurezko paletak
- Arropa, jostailuak eta etxebizitzen eta garajeen garbiketa-hondarrak
Horiek guztiak Urretxuko Garbigunera eraman behar dira.
Sasietaren jarraibide horiek jarraituz gero, edozein ordutan eta edozein egunetan edukiontzien eremuetan modu txarrean utzitako tamaina handiko etxeko tresnek sortzen duten irudi txarra saihestuko dugu.