Martxoaren 25etik apirilaren 8ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.
Aurten ospatuko da 22. Korrika, Hitzekin leloarekin. Martxoaren 31n Amurrion hasi eta apirilaren 10ean amaituko den edizioa ordea ez da Legazpitik pasatuko.
Baina herritarrak ekimen hau beste era batera bizi eta ezagutu dezaten, Burdinolaren ekimenez, Kultur Etxeko Erakusketa aretoak Korrika 1980-2022 erakusketa hartuko du martxoaren 25etik aurrera, herri ekimen honen historia jasotzen duen erakusketa.
Apirilaren 8ra bitartean, erakusketa ikusgai izango da astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.