pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Igande honetan Mirandaolako burdinola martxan
21
Mar
2022

Igande honetan Mirandaolako burdinola martxan

Chillida lantoki, fabrika, Igaralde baserria eta 1950ko eskola ere bisitatu daiteke

Chillida lantoki, fabrika, igaralde baserria eta 1950ko eskola ere bisitatu daiteke

 

Mirandaolako Burdinola berriro ere martxan jarriko da. Martxoaren 27an olagizonek makineria berriro ere martxan jarriko dute eta Euskal Herrian bakarra den ikuskizuna ikusi ahalko da. Euskal Burdinaren Museoa ere bisitatu daiteke, non burdinak Euskal Herrian duen garrantziaz ohartuko zara.

Parketik ibilbide zoragarri batekin, Telleriarte eta Brinkola auzoetara iristen da eta bertan, Ogiaren Txokoa bisitatu daiteke, Igaralde Baserrian. Baserriko ateak ireki eta milaka urteko tradizioakentzun ahalko dituzue. Gainera, XVI. mendeko errota martxan ikusteko aukera egongo da.

Egun horretan, Legazpin, Chillida Lantoki eta Fabrika bisitatzeko aukera dago, eta bertan, industria eta artearen arteko harremana erakusten da. 1950. urteko eskola ere bisitatu daiteke. Garai bateko eskolak nolakoak ziren ikusteko umeentzako plan aproposa izan daiteke.

Horretarako txanda ezberdinak antolatu dira, beraz, erreserba burutzeko 943 73 04 28 telefonora deitu edo emailez idatzi

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Aste Santuko plangintza ere prestatu dute. Beraz, begiradatxo bat bota egitarauari eta animatu museoak bisitatzera.

Ikusi egitaraua

Jakin ere aste honetan Legazpi telebistan aterako dela Aqui la Tierra programan, ostegunean Burdinola eta ostiralean Igaralde baserria, 20:30tan.

Ez galdu!!

 

 

Albiste guztiak