Apirilaren 1etik 2ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin
Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera.
Apirilaren 1eko 16:00etan abiatuko dira Laubideko errotondatik Lakiolarantz eta gaua bertan igaro ondoren, apirilaren 2an itzuliko dira, 19:30etarako.
Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.
Izenematea:
Izen-ematea martxoaren 24an egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskoletan aldez aurretik banatutako izen-emate orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta eta dirua (8 €).
30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du martxoaren 30ean, 17:00etan, Kultur etxean.
Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.