pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da
17
Mar
2022

Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da

Zerbitzu alternatiboa izango da

Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, linearen bi zatitan, eta horretarako zerbitzu alternatiboa izango da:

 

  • BRINKOLA-BEASAIN

Trenen zirkulazioa etenda geratuko da tarte honetan, bi trenbideetatik, martxoaren 19ko (larunbata) 00:00etatik martxoaren 20ko (igandea) 23:59etara.

Ordezko garraio-zerbitzu bat jarriko da autobusez. Autobusak honako leku hauetan hartuko dira:

  • Brinkola: zubiaren beste aldean
  • Legazpi: Saturnino Telleria biribilgunean (autobus erregularrak gelditzen diren geltokian)
  • Zumarraga: geltokiko plazan
  • Ormaiztegi: San Andres kaleko autobus erregularren geltokietan.
  • Beasain: geltokiko plazan

Beasainera doazen Brinkola/Zumarraga autobusak trenetarako ezarritako ordua baino lehenago irtengo dira. Egun horietarako ezarritako ordutegi berezia begiratzea gomendatzen da.

 

  • ANDOAIN-DONOSTIA

Trenen zirkulazioa etenda geratuko da tarte honetan, bi trenbideetatik, martxoaren 19ko (larunbata) 00:00etatik martxoaren 20ko (igandea) 12:00etara.

Ordezko garraio-zerbitzu bat jarriko da autobusez. Autobusak honako leku hauetan hartuko dira:

  • Andoain: geltokirako sarrera berriaren aurrean
  • Urnieta: Lurraldebuseko hiriarteko geralekuetan, Idiazabal kalearen 42. zenbakiaren parean.
  • Hernani (Hernani erdialdeko zein Hernaniko bidaiariak) Lurraldebuseko hiriarteko geralekuetan, Zinkoenea plazan.
  • Loiola: geltokiaren ondoan dauden hiri-geltokietan
  • Martutene: geltokiaren ondoan dauden hiri-geltokietan
  • Donostia: geltokiaren aurrean

Autobus-aldaketek irauten duten bitartean, ezin izango dugu autobusen eta trenen arteko lotura bermatu, errepide bidezko trafikoaren egoera dela eta eguneko une desberdinetan.

Bi egun horietarako ezarri dugu ordutegi berezia. Bertan, trenen eta autobusen ordutegiak (azken hauena, gutxi gorabeherakoa) adierazi ditugu.

Ikusi ordutegi berezia

 

 

 

Albiste guztiak