Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ostiral honetan, martxoaren 18an, behin-behineko errei bat zabalduko da Legazpi eta Oñati lotzen dituen errepidean, eta ibilgailuek GI-2630 errepidetik zirkulatu ahal izango dute. Udanako errepidea itxita egon da hiru hilabete baino gehiagoz, iazko urte amaieran izandako euriteen ondorioz. Orduan, 50 metro luzeko eustorma bat erori zen 9,930 eta 9,980 kilometro puntuen artean eta ibilgailuen zirkulazioari eustea ezinezkoa zenez, abenduaren 10ean Udanako mendatean errepidea itxi zen.
Urtarrilean horma egonkortzeko larrialdiko obrak hasi zirenetik, lanek nabarmen egin dute aurrera, eta apirilaren erdialderako amaitzea aurreikusten da.
Hala ere, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko, datorren ostiralean, martxoak 18, 13:00etan, behin-behineko errei bat irekiko da.