Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte oporraldiak (14-17 urte) berriro martxan daude!
Bi programetan parte hartzekoizen-ematea martxoaren 21etik 29ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran 14:30etik 17:30era edo Interneten. Aurrez izena emateko ez da B@kQ-rik behar.
Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke. Taldeko 3 neska/mutil, gehienez. Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 4an. Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 5etik 13ra egin beharko dute. Behin betiko izen-ematea web bidez egiten duten familiek B@kQ txartela beharko dute.
- UDALEKUAK (7-13 urte) www.gipuzkoa.eus/udalekuak
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte. 7 eguneko jarduerak dira Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat tokitan. 9-11 eta 12-13 urtekoentzat udaleku teknologikoak ere badaude. Azken kasu hauetan, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.
Kuotak: Kuotak progresiboak izango dira, 2020.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.
UDALEKUAK 7-13 urte |
Kuota orokorra |
Familia ugaria edo gurasobakarra |
Familia ugaria berezia |
Bekadunak, DSBE edo GLL laguntzen onuradunak edo kide guztiak langabezian dituzten familiak |
7 egun |
135 € |
94 € |
67 € |
20 € |
Eskuorria mugikorrerako bertsioan
- GAZTE OPORRALDIAK(14-17 urte) www.gipuzkoa.eus/GO
Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte. 7 eta 10-12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Caceres, Huesca, Valentzia, Castellon, Madrid, Guadalajara eta Avila. Zenbat ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.
Kuotak: 2 kuota mota daude: 7 egunekoak ala 10-12 egunekoak.
Kuotak progresiboak izango dira, 2020.urteko Errenta Aitorpenaren araberakoak.
GAZTE OPORRALDIAK 14-17 urte |
Kuota orokorra |
Familia ugaria edo gurasobakarra |
Familia ugaria kategoria berezia |
Bekadunak, DSBE edo GLL laguntzen onuradunak edo kide guztiak langabezian dituzten familiak |
7 egun |
183 € |
128 € |
91 € |
46 € |
10 egun |
251 € |
176 € |
125 € |
63 € |