Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Nafarroako Arantzako aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean.
Irteera apirilaren 19tik 21era izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.
Irteeraren helburu nagusia, zehazki, Sorgintxulok uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta Sorgintxuloko begiraleak elkar ezagutzea da.
Izen-ematea datorren ostiralean, martxoaren 18an egin beharko da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.)
Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:
- Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)
- NANaren fotokopia
- Osakidetzako txartelaren fotokopia
- 56 euro
Gazte bakoitzak bere izen-ematea eta beste batena egin ditzake.
Plaza kopurua: 48.
Gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da: martxoaren 25ean, ostirala, 17.00etan Kultur etxean.
Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.