pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Korosti Dantza taldearen Jaialdia martxoaren 19an Urbeltz Pilotalekuan
12
Mar
2022

Korosti Dantza taldearen Jaialdia martxoaren 19an Urbeltz Pilotalekuan

19:00etan hasiko da, Denboraren makiña ikuskizuna

2020eko martxotik Korosti dantza taldeak ezin izan du bere ohiko egitaraua burutu, baina hala ere, eta egoerak baimendu duenetan eskaini dituzte emanaldiak 2021ean.

2021eko abenduaren 29rako zegoen iragarrita ohikoa duten Gabon Jaialdia, baina bertan behera utzi behar izan zuten, dena ja prest zutenean.

Horixe da, hain zuzen ere, martxoaren 19an eskainiko duten jaialdia, 2021eko Gabon Jaialdia, alegia.

 

Pilotalekuko ateak 18:30ean irekiko dira ikusleak sartu ahal izateko, eta gogoan izan, nahiz eta edukierak %100ean egon, Pilotalekuak edukiera mugatua duela.

Hori dela eta sarrerak, doakoak, Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira

Martxoaren 14tik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Albiste guztiak