Martxoaren 13an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia burutuko dugu Legazpin, beste urte batez.
Hau hamargarren edizioa izango da eta espero dugu 12 elkarteetako 430 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.
Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen desgaitasuna, desgaitasun fisikoa eta desgaitasun gabeko pertsonek partekatuko dutelako jardunaldia.
Adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara egun honekin. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmotan.
Aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki genuen.
Aurten ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpi Igeri Elkarteak, Ilintxa Futbol taldeak, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak etaDanantzako Bolo Taldeak eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dute.
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko dira ondoren aipatzen ditugun elkarteak: Konporta (Gipuzkoa),Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia) Aspace (Alava)eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Eguneko egitaraua hau izango da:
- 9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
-
9:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:
- Futbola, Bikuñako futbol zelaian
- Saskibaloia, kiroldegiko kantxan
- Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian
- Igeriketa, igerilekuan
- Indoor zikloa, kiroldegian
- Zumba, kiroldegian
- Mendi martxa. Brinkola urtegiko igoko dira, Aizkorriko magaletik ibilbide bat egiteko.
- Pala, pilotalekuan
- 13:30 Amaiera eta agurra
Aurten, aurrekoetan ez bezala, ez da bazkaria egingo, parte-hartzaileen arteko kontaktu estuenak ahalik eta gehien saihesteko.
Legazpiko Udalari eta Kiroldegiari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik.
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.