Martxoak 6 igandean zuhaitz eguna ospatu genuen Legazpin
Hesi bizi bat landatuz Arraseta mendian
Azken bi urteetan, bertan behera gelditu ondoren, aurten, Legazpiko zuhaitz eguna berreskuratu dugu, aurreko 35 urteetako ohiturari eutsiz.
Formatua berritu dugu, ordea, zuhaitzak landatu beharrean, zuhaixkak landatuko ditugu, hesi bizi bat osatuz Arraseta mendian, herri txabolaren inguruan.
Jarduera honen xedea, gazteek gure ingurunea ezagutzea eta ezagutza horren bitartez bertan ditugun basoak maitatzen, errespetatzen eta zaintzen ikastea da .
Zuhaitz Eguna bezalako ekimenak beharrezkoak dira naturarekiko ezagutza eta maitasuna belaunaldietan zehar transmititzeko, gure herriko gazte zein helduei helarazteko.
Botanikan aditua den Joseba Garmendiak azalpenak eman zituen , biodibertsitate eta natur kontserbaziorako hesi hauek berreskuratzea duen garrantzia azalduz.