Martxoaren 4an, ostirala, Mozorrotu kanpainako 50 euroko 10 bonuak banatu ziren Gizarte Zentroan.
Argazkiak Ilintiren sare sozialetara igo zituzten pertsona mozorrotuek irabazi zuten, otsailaren 24tik martxoaren 2ra bitartean.
Hauek izan ziren irabazleak:
1.- Pili, Juan Mari, Sonia, Eguzkiñe, Ines eta Ainara, Garaguneko erabiltzaileak
2.- Nekane eta Juan Mari ere Garagunekoak
3.- Txaro Oria
4.- Mikel Cantero
5.- Tximak ile-apainketa
6.- Olatz Barrena
7.- Miguel Angel Gutiérrez
8.- Nekane Salazar
9.- Amaia Fernández
10.- Miren Larrañaga
Kanpaina hau oso garrantzitsua izan da Ilintirentzat, Garaguneko langileek materialak diseinatzen lagundu dutelako.
Horri esker, pertsona horien parte-hartze handiagoa lortu da eta haien lana ikusarazi da.
Mozorrotu kanpainaren saribanaketaren argazkia: