Toki-eremuetan Ukrainako herriarekiko elkartasuna eta babesa adierazteko ekimena abiatu da. Legazpiko Udalak ekimenarekin bat egin du, eta Legazpiko herritarrei dei egin nahi die bihar, martxoak 9, asteazkena, goizeko 12:00etan udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratze isilean parte hartu eta Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.