pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat
07
Mar
2022

Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat

Gizarte-larrialdietarako etxebizitza eta Bellota Herramientas enpresari Ezkurrenea eraikinean erosiko dizkion 3 apartamentu

Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu bere baliabideak, Ukrainako errefuxiatuak hartu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzari honako baliabide hauek eskaintzen zaizkio: gizarte-larrialdietarako etxebizitza eta Ezkurrenea eraikineko (Bellotako antzinako ostatua)  5. solairuan dauden hiru apartamentu, Bellota Herramientas enpresarekin orain dela gutxi erostea adostu dituenak.

 

Ukrainako errefuxiatuen harreran lagundu nahi duten pertsonek, hutsik dauden etxebizitzak aldi baterako eskainiz, Eusko Jaurlaritzak gaitutako helbide elektroniko honetan egin ahal izango dute eskaintza: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Eusko Jaurlaritzak emandako helbide elektroniko horrekin harremanetan jartzeko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eman ditzakete datuak eta, ondoren, zerbitzu hori izango da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarriko dena.

 

 

Albiste guztiak