Pamirreko eskualdean bizitako abenturen inguruko kronika batean oinarritzen da emanaldia. Distantziez hausnartzen da; fisikoez, kulturalez, pertsonalez,... Horma luzeetako eskaladak, zazpi mila metroko gailurrak, altuerako erreskateak eta mendilerro osoa zeharkatzen duen (Pamir Highway) bizikleta bidai luze bat dira kontakizunaren parte.
Burdinola Elkartearen ekimenez, Kultur Etxeko Erakusketa aretoan ikusgai dagoen Mendian Gora erakusketaren azken egunak aprobetxatuz, mendia gai duen Ikus-entzunezko emanaldia proposatu nahi dizuegu.