Astelehenean Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko obra hasi zen. Indusketa lanak hasi zirenean, zuntz-zementuzko hodi bat agertu da. Hodi horrek amiantoa kentzeko azterlan bat egitea eskatzen du eta, horretarako, amiantoa duten materialak kudeatzeko Osalanen prozedurari eman behar zaio hasiera.
Urtatza 57an eta Laubide 18an irisgarritasuna hobetzeko obrak enpresa berari esleitu zaizkiola kontuan hartuta, Udalak Urtatza 57ko obra aldi baterako geldiaraztea eta Laubide 18ko obrarekin hastea erabaki du.
Hobekuntza-obra hori Udalak Hegialden irisgarritasuna hobetzeko kontratatutako obren 1. loteari dagokio, eta 2020ko aurrekontuan sartu beharreko inbertsioak erabakitzeko gauzatutakok parte-hartze bidezko aurrekontuetan Legazpiko herritarrek gehien bozkatutako proiektuta izan zen. Pandemiaren ondorioz, inbertsioen aurretik pertsonen osasuna lehenetsi behar izan zen, eta, beraz, aurreikusitako inbertsio guztiak geldiarazi egin ziren.
Obrak 2 metroko zabalera izango duen espaloi bat eraikitzea aurreikusten du, ertzetan hormigoi aurrefabrikatuzko zintarriaren bidez bilduko dena eta egungo igogailutik Laubide 18ra joango dena, Domingo Agirre eskolaren ondoan dagoen pilotalekuaren azpitik igarota. Obra aprobetxatuz, Laubide 12 eraikinerako sarbidea ere hobetuko da. Eraikin horretara sartzeko ataria gaur egun % 16 inguruko aldapa duen arrapalarekin dago konektatuta.
Bestalde, Domingo Agirre eskolako zuzendaritzarekin hitz egin ondoren, pilotalekura sartzeko espazioa ere hobetzea proposatu da, eskolako ikasleek jolasean ari diren bitartean jasangarritasunari lotutako jarduera bat gauzatu ahal dezaten. Horrela, eustorman integratutako lorategi bertikal bat eraikitzea planteatzen da. Horma egurrezkoa izatea proposatu da, eremu horreta dauden jolasen estetikarekin bat etorriz.
Obra ‘Construcciones Etxaide, SL’ enpresari esleitu zaio, 49.435,2 eurotan (BEZa barne).
Obrak egiteko epea 8 astekoa da.