pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gutxienez 2 pertsona gehiago behar dira Legazpin aisialdiko begirale ikastaroa egin ahal izateko
26
Eka
2021

Gutxienez 2 pertsona gehiago behar dira Legazpin aisialdiko begirale ikastaroa egin ahal izateko

Aurrez izena emateko epe berria: uztailaren 2ra arte

Udalak Legazpiar gazteak aisialdiaren esparruan trebatzearen aldeko apustua egiten du, eta are indar handiagoz pandemiaren ondorioz bizitzea egokitzen ari zaigun egoeraren aurrean, non aisialdiko jarduerek balio handia hartzen duten.

 

Joan den asteazkenera arte, ekainak 23, 18 lagunek eman dute izena.

Legazpiko Udalak antolatu nahi duen Aisialdiko begirale ikastaroan, gutxienez 20 eta gehienez 25 pertsona behar dira taldea osatzeko.

 

Lerro hauetatik dei egiten diegu legazpiar gazteei eta parte hartzera animatu,

aurten ere ikastaroa etxetik bi pausotara egiteko aukera baitaute!

Horregatik, luzatu egin dugu aurrez izena emateko epea.

Azkeneko eguna datorren ostirala, uztailak 2, izango da.

Interesdunek lehen bait lehen eman behar dute izena, inprimaki honen bidez

izena emateko inprimakia

Plazak esleitzeko, izena emateko ordena errespetatuko da,

baina ondoren matrikula formalizatu beharko da.

 

Parte hartzeko baldintza 18 urte beteta izatea da edo 2022an betetzea.

Hau da, aurten Batxilergoko 1. urtea amaitu duten gazteek eman dezakete izena, baina jakin behar dute 18 urte beteta izan behar dituztela praktikak egin ahal izateko.

Ikastaroaren ezaugarriei buruzko informazioa 

 

Albiste guztiak