Aurtengoan ere egitarau oparoa izango dugu. Momentuz indarren dauden arauei jarraituz, emanaldiak espazio finkoetan egingo dira aurtengoan, edukiera mugatua zaindu ahal izateko.
Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: ikus-entzunezko emanaldi eta genero desberdinetako musika eta kale
ikuskizunak izango ditu ardatz nagusi egitarauak, baina bestelakoak ere izango dira.
Emanaldi guztiak doan dira, baina, aldez aurretik lekua gorde behar da. Sarrerak asterik aste banatuko dira, astelehenetik aurrera, Kultur Etxeko Harreran 9etatik 14:00etara, edo telefonoz 94337202. Sarrerarik ez baduzu ere ez geratu etortzeko gogoz, ikuskizun egunean bertaratu eta izango da aukera.
Une oro indarrean dagoen osasun arautegia beteko da.
Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.
Kulturak on dagizuela guztioi.