pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Astelehenean, hilak 21, Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira
18
Eka
2021

Astelehenean, hilak 21, Urtatza 57an irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira

Lanak 57 zenbakiko etxearen alboan egingo dira 

 

Hobekuntza-lan horiek datorren astelehenean, ekainaren 21ean, hasiko dira, eta Udalak Hegialden irisgarritasuna hobetzeko kontratatu dituen obren 2. loteari dagozkio.

Kontratatutako 1. lotean, Laubide auzoko igogailutik Laubide 18ra doan tarteko irisgarritasuna hobetzeko lanak sartzen dira. 

Hegialde auzoan irisgarritasuna hobetzeko kontratatutako 2. loteak Urtatza 57ko etxe pareko errepidetik gora doan egungo eskailera berritzea aurreikusten du. Horrezaz gain, arrapala bat egitea aurreikusten du, auzoko 57 eta 58 zenbakidun atarietara eta, zeharka, 59 zenbakidun atarira sartzea ahalbidetu eta erraztuko duena.

Egingo den arrapalak lau tarte izango ditu eta % 8ko malda; bestetik, eskailera-buruen artean gehieneko luzera aldakorra izango da, tarte luzeena 10 metrora itsiko delarik. Arrapalaren tarteen gidatzailea okerra edo kurboa izango da, lurraren sestra-lerroetara organikoki egokitzeko, eta baranda egokitu bat jarriko da.

Lehendik dagoen eskailera berritu egingo da; bi zati izango ditu eta atzerago egingo da, erdiko tartean dagoen arrapala bi tarteen arteko eskailera-buruaren kotara iritsi dadin.

Espaloiaren behealdea jaso egingo da ertzetan, lehendik dagoen hormigoizko zintarri baten bidez.

Lorategira ematen duten arrapalek aurrefabrikatutako zintarria izango dute ertzetan. Lurrari eusteko hormak ez dira oso altuak izango, goiko arrapalaren tartean izan ezik. Arrapalaren eta eskaileraren ibilbideak altzairu herdoilgaitzezko baranda bikoitza izango du, araudiak dioenaren arabera. Azkenik, euri-ura biltzeko sistema berrituko da.

Zoladura CO2 xurgatzen duten baldosa hidraulikoz osatuta egongo da, eta ibilbide osoa LED argiekin argiztatuko da; modu horretan Legazpik urrats bat gehiago ematen du klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta Basque Green Deal ekimenean jasotako helburuetan ere.

Ibilgailuentzako kalearen aldean espaloiak jarraitu egiten du eskailerarekin topo egin arte eta, horrela, autoak aparkatzeko bi plaza irabaziko dira.

Obra ‘Construcciones Etxaide, SL’ enpresari esleitu zaio, 57.729,89 eurotan (BEZa barne).

Obrak egiteko epea 8 astekoa da.

Ikusi arrapalaren planoa

Albiste guztiak