Maite Lombidek, Legazpiko Udaleko Toki Garapen Iraunkorreko zinegotzi arduradunak, bideo honen bidez, 2030erako Eskola Agendan haur eta gazteek aurkeztutako proposamen eta konpromisoei erantzuten die.
2020-2021 ikasturtean landutako gaia "Ikastetxe Iraunkorra Herri Iraunkorrean " izan da:
- Garapen Iraunkorreko Helburuak aztertu dituzte
- Hainbat konpromiso hartu dituzte: lurrera edo ibaira hondakinik ez botatzea, natura zaintzea, beti lehen hitza euskaraz esatea, espezie inbaditzaileak ez landatzea…
- Udalari honako hauek proposatu dizkiote: estalitako parke berriak, bizikletentzako aparkalekuak, Domingo Agirre eskolara eta Urtatza-Zahar parkera iristeko bidegorria, 6-8 urte bitartekoentzat asteburuetan jarduerak antolatzea, ikastetxeetarako bidean zakarrontzi gehiago jartzea, Agirre-Etxeberri parkea hobetzea…
Udalak eskerrak eman dizkie ikasleei egindako lanagatik, eta hainbat konpromiso berretsi ditu: ibaia zaintzea, landare inbaditzaileak desagerraraztea, lehen hitza beti euskaraz esatea... Konpromiso horiek legazpiar guztien artean bete behar dira.
Gainera, hondakinak lurrera ez botatzeko helburua betetzen saia daitezela eskatu du bereziki.
Informazio gehiago ere eskatu du, proposamen batzuk zehatz-mehatz aztertzeko eta behar bezala erantzuteko.
Bukatzeko, elkarrekin lan egitearen garrantzia adierazi die eta datorren ikasturteko erronka ilusioz hartzera animatu ditu.
Udalaren erantzuna (bideoa)
Udalaren erantzuna (dokumentua)