Bertsolari gazteen plazaratzean eragin asmoz Zapla bertso zirkuitua antolatu da Gipuzkoan.
Maiatzaren 29an hasi eta uztailaren 2ra arte sei saio antolatu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, tokian tokiko bertso eskolekin eta bertsolari gazteekin elkarlanean.
Astebururo saio bana izango da honako herri hauetan Eskoriatzan, Azkoitian, Hernanin, Zarautzen, Legazpin eta Beasainen.
Ane Beloki eta Nerea Elustondo legazpiarrak arituko dira zirkuitu honetan, lehena Hernani eta Zarauzko saioetan, eta bigarrena Beasaingo saioan.
Ekainaren 25ean, ostirala, Legazpira iritsiko da Zapla zirkuitua eta BERTSO MUSIKATU SAIOA eskainiko dute Agirre-Etxeberrin,Uxue Alkorta, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Ane Labaka bertsolariek.