Ekainaren 12tik irailaren 12ra bitarteko asteburuetan
ez da Nerabeentzako Zerbitzurik eskainiko,
hau da, ez da esku-hartze sozio-hezitzailerik eskainiko.
Hori dela eta, beste urtetan bezala,
Gazte-txokoa udako asteburuetan itxita egongo da
eta ez kalean ezta gizarte sareetan ere
ez dugu hezitzaileen taldea topatuko.
Datorren astean ohiko ordutegia egongo dira
hau da, asteazkenean eta ostegunean 17:00etatik 19:30era
eta ostiralean 16:00etatik 18:30era, bakarrik taldekako esku-hartzeak.
Astelehenean, asteartean eta asteburuan, itxita.
Ekainaren 23tik aurrera udako dinamika bereziarekin
zerikusirik duten jarduerak izango dira nagusi:
irteerak, margoketa-lanak, eskulanak, e.a.
Adi egon zaitezte,
datozen egunetan horren berri zabalduko dugu!