Gaur, ekainak 14, 19:00etan, elkarretaratze isila egingo da udaletxearen aurrean, Anna eta Olivia neskatoekiko krudelkeria gaitzesteko eta haien familiari, gertukoei eta indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazteko.
Legazpiko Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeen kontrako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, indarkeria hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.