pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

D saileko GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara
13
Eka
2021

D saileko GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara

Ekainaren 19an, 16:30ean hasita Azokan

Datorren Ekainaren 19an jokatuko da,

GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA – Gipuzkoar erara – D sailean,

 

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak,

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta,

Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Ekainaren 6an jokatu zen Errenterian A eta B sailei zegokien saioa.

Legazpin jokatuko den D sailekoen ( 2006 eta 2007an jaioak) saioarekin amaituko da aurtengo Txapelketa, eta Markel Garmendia dantzari legazpiarra arituko da bertan.

 

Ekainaren 19an, arratsaldeko 4.30ean, Legazpiko Azokan, Goiz-Deia Txistulari taldearen erritmora arituko dira:

  1. Ane Jaunarena LEZO
  2. Markel Garmendia LEGAZPI
  3. Nahia Pikabea LEZO
  4. Aetz San Sebastian ATAUN
  5. Iraide Martinez de Albeniz AMASA-VILLABONA
  6. Eneko Etxaniz ELGOIBAR
  7. Naroa Arretxe AMASA-VILLABONA
  8. Jon Etxeberria ELGOIBAR
  9. Maddi Davila ZIZURKIL
  10. Endika Osa LEZO
  11. Araitz Ramos LASARTE
  12. Olatz Azkue LEZO
  13. Malen Galarraga ELGOIBAR
  14. Izadi Urbano AMASA-VILLABONA

Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra dantzatu beharko dituzte.

Epaimahaia, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako

kide hauek osatuko dute:

  • Jose Luis Vallejo
  • Maria Ferreiro
  • Nahikari Vizuete

Behin dantzariek beren lana egin eta epaimahaikideek beraiena egin ondoren etorriko da sari banaketa ekitaldia. Ondorengo sariak banatuko dira:

  • 1. saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. sariak: Trofeoa.
  • Jantzi egokienaren saria.
  • Liga txapeldunaren saria: Eneko Etxaniz (Elgoibar)

Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.

 

Edukiera mugak direla eta, gonbidapen txartelak eskuratu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran ekainaren 14tik 18ra bitartean, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

Albiste guztiak