Iaz bezala solariuma eremutan banatuta egongo da. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Solariumaren aforoa 2x1 metroko 80 eremutara mugatu da.
- Igerileku-ontzien aforoari dagokionez, une oro Eusko Jaurlaritzako osasun sailak esandakoa beteko da.
- Solariumeko eremuen erreserba alde-aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Alde-aurreko erreserba Legazpiko web gunean egingo da.
- Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.
- 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.
- Erreserbaren iraupena bi ordutakoa izango da.
- Bainuaren iraupena 15 minututakoa izango da eta taldeka egingo da.
Txanden ordutegia, honakoa izango da:
txandak |
SOLARIUM |
IGERILEKU TXIKIA |
1. |
09:00 - 10:30 |
09:00 - 10:00 |
2. |
11:00 - 13:00 |
10:15 - 11:15 |
3. |
13:30 - 15:30 |
11:30 - 12:30 |
4. |
16:00 - 18:00 |
12:45 – 13:30 |
|
13:30-16:00 ITXITA |
|
5. |
18:30 - 20:30 |
16:00 – 21:00 Ezin da erreserbatu. Solariumeko erabiltzaileak soilik. |
Oharra: SOLARIUMeko 3. txandan (13:30 – 15:30), igerileku handiko 2 kale erabiliko dira solárium-a erreserbatuta dutenentzat, ordutegi honetan igerileku txikia itxita egongo da.
- Aldagelak aforo mugatuarekin irekita egongo diren arren ez erabiltzea gomendatzen da.
- Aldageletako dutxen erabilpena Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak esandakoaren arabera egingo da.