pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mirandaolako burdinola berriro martxan!
02
Eka
2021

Mirandaolako burdinola berriro martxan!

Igande honetan burdinola martxan ikusteko eta Chillida Lantokia bisitatzeko aukera egongo da

Lenbur Fundazioak Mirandaolako burdinola berriz martxan jartzea erabaki du.

Ekainaren 6an, olagizonek makineria berriro martxan jarriko dute eta Euskal Herrian bakarra den ikusikizuna ikusi ahalko da. Olagizonen lan baldintza gogorrak, garai haietako arropa, … eta abar erakutsiko dituzte. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa prestatuko dute burdinolako txingarretan.

 

Mirandaolako burdinolarekin batera, Euskal Burdinaren Museoa bisitatu daiteke. Bertan, burdinak Euskal Herrian duen garrantziaz jabetzeko eta euskal lurraldea beraren bilakaera eragin duten alderdi teknologikoak, historikoak, zientifikoak, sozialak edo paisajistikoak ulertzeko gakoak ikusi daitezke.

Horretarako hiru txanda antolatu dira: bisita euskaraz egiteko txanda bat 11:30ean eta bi txanda bisita gaztelaniaz egiteko, 12:15ean eta 13:00etan.

Sarreraren prezioa 7 €-koa izango da adinekoentzat eta 3,50 €-koa haurrentzat.

Egun horretan ere Chillida Lantokia bisitatzeko aukera dago, eta bertan, industria eta artearen arteko harremana erakusten da. Hemen ere, txanda ezberdinak antolatu ditugu: 11:00etan eta 11:45ean eta sarreraren prezioa 4 €-koa da pertsonako.

 

Talde mugatuak direla eta, beharrezkoa da txanda erreserbatzea 943 73 04 28 telefonora deituz edo emailez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Albiste guztiak