Legazpiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloak, dagoeneko 2021eko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dela jakinarazi du.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28an amaiuko da.
Hauek dira diruz lagunduko diren hiru programak:
- Legazpiko udalerrian egoitza izan eta beraien jarduera gizarte-zerbitzuen arloan garatzen duten elkarteentzako diru-laguntzak. 22.000 €.
- Udal tasak eta prezio publikoak( ura, zaborra, haurren uda ikastaroa, kiroldegia eta euskaltegia) ordaintzeko diru-laguntzak. 10.000 €.
- Tratamendu terapeutikoetara eta erehabilitaziokoetarajoateko gastuetarako diru-laguntzak.6.000 €.
Eskabideak aurkeztea:
-
Pertsona fisikoek bi eratara aurkez dezakete eskabidea:
- Aurrez aurre, Legazpiko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
- Telematikoki, Legazpiko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez
- Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, Legazpiko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez
Diru-laguntza deialdien oinarriak ikusi