pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Thomas Ospital organo-joleak itxiko du VII. Organo Zikloa
26
Mai
2021

Thomas Ospital organo-joleak itxiko du VII. Organo Zikloa

Maiatzaren 30ean, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

Igandekoa izango da aurtengo azken emanaldia.

 

Thomas Ospital (Aiherra, 1990) Parisko Saint-Eustache elizako organo handiaren titularra da.

2016 eta 2019 bitartean, Frantziako Irrati Nazionalak Grenzing instrumentu berriaren lehen organo-jotzailea izatera gonbidatu zuen.

Bere kontzertista jarduerak mundu osoan zehar, bakarlari edo orkestra sinfonikoekin, aritzera eraman du.

Bi disko grabatu ditu, bata Franz Liszten lanekin eta bestea Bach eta Thierry Escaichen errepertorioarekin.

2017tik, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionaleko teklatu-harmonia irakaslea da.

Thomas Ospitalek Baionako kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak Esteban Landartekin. Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean jarraitzen ditu,

Olivier Latry, Michel Bouvard, Thierry Escaich, Philippe Lefebvre, Laszlo Fassang,

Isabelle Duha, Pierre Pincemaille et Jean-François Zygel bezalako irakasleekin.

Azkenik, bost Lehen Sari irabazi zituen organo, inprobisazio, harmonia,

Kontrapuntu eta fuga arloetan.

Sari ugari irabazi ditu nazioarteko lehiaketetan, hala nola Zaragozan, Chartresen, Tolosan eta Angersen.

 

Hona eskainiko digun egitaraua:

 

Alexandre-Pierre-François BOËLY (1785-1858)

- Fantaisie et fugue en Si bémol Majeur Op. 18/6 (5’30)

 

Jesus GURIDI (1886-1961)

- Variaciones sobre un canto Vasco (13’)

 

Louis VIERNE (1886-1961)

- Clair de Lune (9’25)

 

Charles-Marie WIDOR (1844-1937)

- Allegro extrait de la Sixième Symphonie Op. 42 n°6 (9’30)

 

Marcel DUPRE (1886-1971)

- Cortège et Litanie (6’30)

 

Thomas OSPITAL (1990)

- Improvisation

Ikusi eskuko programa

Albiste guztiak