Martxoan eta apirilean tokiko ostalaritza suspertzeko bonu-kanpaina egin da.
Kanpainaren emaitzak erantsitako dokumentuan jasota daude, baina honako hauek nabarmendu ditzakegu:
- Parte hartzera gonbidatutako 27 establezimenduetatik, 18k parte hartu dute: 14 tabernak eta 4 jatetxek.
- Gogoan izan 5 €-ko kontsumo-tiket batengatik 2 €-ko bonoa oparitzen zela.
- Legazpiko Udalak 18.000 € (9.000 bonu) jarri ditu kanpaina honetarako, eta 72.685 €-ko kontsumoa mobilizatu dute.
- Langileek 4.497 euroko kostua izan dute kanpainan, eta kartelak eta bonuak diseinatzeko kostua 2.000 eurokoa izan da.