Ekaineko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
Ekainean ohiko diren jaiak eta jai giroko ekitaldien hutsunea izango dugu, baina izango dugu hala ere kulturaz gozatzeko aukerarik.
Aire zabaleko ekitaldiak nagusituko dira, ekainean ohi denez.
Baina kaleko ekitaldiak ere, eremu mugatuetan izan behar dutenez, ikusle guztiak eserita, eta edukiera mugatuarekin, ekitza horietan parte hartzeko gonbidapenak beharko dira, barneko ekitaldietan bezalaxe.
Ekitaldiak gerturatu ahala, jakinaraziko da gonbidapenak non hartu ahal izango diren.
Espazioetako ateak, ekitaldi hasiera baino 30 minutu aurretik irekiko dira,
sarreretan pilaketak ekiditeko asmoz.