2017an, Bikuña jauregian ikasteko espazio bat -Ikasgela-eskaintzea erabaki zuen Udalak. Ekimenak oso harrera ona izan zuen, eta Musika Eskola lekuz aldatu eta Agirre Etxeberri etxera eraman zenean, Saturnino Telleria kalean hutsi geratu zen lokaleko espazioetako bat egokitzeko aukera ikusi zen, bertan urte osoan Ikasgela eskaintzeko.
Baina eraikinean amiantoa egoteak eta COVID-19aren ondorioz agindutako alarma-egoerak eragotzi egin dute, orain arte, abian jartzea Saturnino Telleria kaleko lokalean.
Orduan, COVID-19ak sortu duen pandemiak aukera ematen zuenean Ikasgela irekitzeko konpromisoa hartu genuen, eta iritsi da une hori.
Hala, eta oraindik edukiera-mugak daudela kontuan hartuta, Ikasgela maiatzaren 24tik aurrera erabili ahal izango da astegunetan 8:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 9:30etik 20:00etara erabili ahal izango da. Banakako 16 ikaspostu izango ditu, interneterako konexioarekin.
Ikasgelako erabiltzaile izateko, eskaera-inprimakia bete eta entregatu beharko da, irakaskuntza arautua egiten ari dela egiaztatzen duen dokumentazioarekin Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15 00etara, edo, bestela, on-line eskatu Udalaren web-orriko Egoitza Elektronikoa atalaren bidez (horretarako, beharrezkoa da B@kQ txartela izatea).
18 urtetik gorako pertsonakzerbitzu hau erabili ahal izango dute, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak, unibertsitate-ikasketak, etab.).
Ikasgelako erabiltzaileek baimendutako txartel batekin sartuko dira Ikasgelara, eta ezarritako jarraibideak, bai eta COVID-19 kutsatzea prebenitzeko hartu beharreko osasun-neurriak ere, errespetatzeko konpromisoa hartu beharko dute.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jo Udaleko Hezkuntza Zerbitzura (943-737185).