Joan den apirilaren 3an jokatu zen 2020ko Koparen finala eta partida hura ikusleekin jokatzerik ez zegoenez, Realak "Gurekin" kanpaina abiarazi zuen. Kanpaina horretan honakoa adierazi nahi izan zuten: Sevillan taldearekin batera presentzia fisikorik izango ez bazuten ere, Gipuzkoako udalerriak Sevillan egongo zirela.
Gipuzkoako 88 udalerri atxiki zitzaion ekimenari eta Legazpi horietako bat izan zen. Horrela, bere bandera eman zuen Sevillako Koparen finalean Reala laguntzeko.
Esker ona adierazteko gutuna bidali du Realak eta bandera itzuli duela aprobetxatu du Legazpiko bandera eta koparen argazkia eta Jokin Aperribay Realeko presidentearen gutuna.
Bidalitako gutunean, Gipuzkoako 88 udalerrietako banderekin korridore bat egin zutela jakinarazi dute, eta bertatik bai taldea bai staff teknikoa igaro zirela.
Ikusi Realak bidalitako gutuna