Oraingoan ere, Aitor Casado legazpiarrak,bere lagun Mar Torrijosekin batera egindako “Balkanetatik Karpatoetara.” emanaldia ikusi ahal izango dugu,Bulgaria eta Errumaniakoirudi eta musikarekin.
Urtarrilean eskainitako Balkanetako emanaldiaren jarraipena izango da Europa ekialdean barna.
Latxartegi Aretoan izango da emanaldia, egoera normalean Kultur Etxeko aretoa txiki geratu ohi da Aitorren emanaldietan, hala 147 laguni aukera emango zaie emanaldiaz gozatzeko.
Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrerak hartu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran, maiatzaren 24,25,26 eta 27an, 16:00etatik 19:00etara.
Guztiak banatuko ez balira, egunean bertan Latxartegi Aretoan jarriko dira eskura 18:00etan.