pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko KZgunea ekainean
21
Mai
2021

Legazpiko KZgunea ekainean

Aurrez aurreko zerbitzua 16:00etatik 20:00etara.

 https://www.legazpi.eus/bizi/kzgunea loturan ikusgai eskaintza osoa.

Prest dago Ekainerako eskaintza eta guztia aurkituko duzu https://www.legazpi.eus/bizi/kzgunea loturan.

 

Gogoan izan une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daitekeela, https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua loturaren bidez edo

zentroko telefonora deituta: 943023663.

 

Aurrez aurreko ikastaro eskaintzaz gain, goian aipatu loturan aurkituko duzuena,

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

 

Ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

 

1. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
- Ekainak 1, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Ekainak 3, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

2. astea: Telegramen aukera guztien aurkezpena
- Ekainak 8, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Ekainak 10, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

3. astea: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
- Ekainak 15, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Ekainak 17, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

4. astea: Family Link. Lagundu zure familiari ohitura digital osasungarriak sortzen
- Ekainak 22, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Ekainak 24, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Albiste guztiak