pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpi aitzindari Klima eta Energian
20
Mai
2021

Legazpi aitzindari Klima eta Energian

Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Ituneko 21 udalerrietako bat da Legazpi.

Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 19an Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldi batean, Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitako Euskadiko 21 udalerri egiten ari diren lan handia aitortu nahi izan du. Udalerri horiek bat egin dute trantsizio energetiko eta klimatikoari tokiko eremutik heltzeko.

 

Aitorpen-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Iraun-kortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitako 21 Udalek ekintza klimatikoarekiko hartu duten konpromisoa aitortu du.

 

Aitortutako 21 udalerriak honako hauek izan dira: Abanto-Zierbena, Amurrio, Balmaseda, Basauri, Bilbo, Donostia/San Sebastian, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Ispaster, legazpi, Mungia, Muskiz, Oñati, Portugalete, Sestao, Tolosa, Usurbil y Vitoria-Gasteiz.

 

Legazpiri dagokionez, honako hau nabarmendu da:

  • "Klima Aldaketaren aurka egiteko (egokitzapena + arintzea) eta Garapen Jasangarriaren Estrategia" du, Legazpi Klima 2030 izenekoa,
  • Urtero kalkulatzen ditu udalerriko eta udaleko berotegi-efektuko gasen isurien inbentarioak,
  • Udalerrian drainatze jasangarriko sistemak aplikatzeari buruzko azterlan bat egin du,
  • eta sentsibilizatzeko eta herritarrek parte hartzeko ekimenengatik nabarmendu da.

Arantxa Tapia sailburuaren eskutik jaso du alkateak Legazpiko Udala aintzatesteko diploma, toki-eremuan klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkan egindako lanagatik. Azken helburua, 2050ean Euskadi erresiliente eta neutroa lortzea da.

 

 

 

Albiste guztiak