pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

HAURREN UDA IKASTAROA,  aisialdian (ere) euskaraz
19
Mai
2021

HAURREN UDA IKASTAROA, aisialdian (ere) euskaraz

Udalak haurren uda ikastaroa eskainiko du 

 

Covid-19aren eraginpean jarraitzen dugun arren, Legazpiko Udalak ohiko haurren uda ikastaroa prestatu eta eskainiko du uztailean. Baina, hori bai, pandemiaren momentuko egoerak markatuko du aurtengo aisialdiko jardueren martxa.

 

Ezaugarriak:

-  HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan (Laubideko hexagonoan eta Latxartegin) baina, eguraldi onarekin, ahal dela kanpora aterako dira.

 

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.

 

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

 

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 56,00 €; bigarrena, 35,85 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

 

- Izena emateko epea: maiatzaren 19tik 28ra (online egitea lehenetsiko da)

 

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute hurrengo egunetan edo izenematea bukatu eta ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute ekainaren 4 baino lehen. Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Haurren uda ikastaroan parte hartu.

 

Oinarriak eta funtzionamendu arauak 

Izen ematea

Albiste guztiak